Zuzeneko bideo emisioak telefono mugikorretik PDF Imprimir Correo electrónico
Escrito por Gorka   
Miércoles 15 de Abril de 2009 11:44

Bideoak igo eta ikustea aspaldi izan da posible Youtube edo EuskalTube bezalako tresnekin, baina azken aldian egunerokotasunak eta mugikortasunak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garai hauetan, zuzeneko emisioak hartu du garrantzia. Horrekin lotuta Mogulus bezalako tresnak jaio dira, bideoa zuzenean kamara batekin jasotzen ari den bitartean zuzeneko bideo emisioa egiten duen tresna da mogulus. Lehen hau bera egiteko satelite bidezko konexioa eta kamara handiak behar ziren, baina orain webcam, ordenagailu eta Internet konexio sinple batekin nahikoa da.

 

Pauso handiago bat ere eman da zuzeneko bideo emisioa mugikorreko kamararen bidez egitera pasa gara. Ordenagailurik gabe 3G konexiodun mugikor sinple batekin zuzenean emititzen egon gaitezke eta emisioa grabatzeaz gain zuzenean emititzen da Interneten. Hori egiten duen tresnatako bat Qik da. Gainera Qik, Moguluseko kontu batekin lotu daiteke eta horrela Qiketik datozen bideo guztiak zuzenean Mogulusen ere agertzen joango dira.

Qik

  1. Sortu kontu bat Qik webgunean
  2. SMS bidez edota beste bideen bidez Qik programa jaitsi mugikorrera
  3. Konfiguratu Qik programa zure telefonoan (batez ere pribatutasun kontuak) eta Filmatu botoia sakatuz emititzen hasiko zara.

Bideo http://qik.com/erabiltzailea bezalako webgunean emititzen hasiko zara zuzenean eta horretaz gain, grabatzen diren bideo guztiak bertan gordeko dira. Gainera Youtube moduan bideoa eta zuzeneko emisioa edozein webgunetan txertatzeko kodea ere eskaintzen dute. Mogulus kontu batekin ere lotu daiteke. Honela hainbat erreportari jar daitezke Qik bidez emititzen eta Mogulus kontu konkretu batekin emisio guztiak botatzen egon. Tresna hauen erabilerak oraindik muga batzuk ditu, baina argi dago aurretik erabiltzen ziren baliabideekin konparatuz oso erraza egin dutela zuzeneko bideo streaming-a. Onartzen diren telefonoak eta 3G konexioaren beharra dira muga nagusiak.

 

Hala ere, posible dela frogatzen hemen adibide batzuk [1] [2] [3] Zein aldaketa sozial sor ditzake honek? Zer gertatuko da dirutza kostatzen duten ekitaldiekin jendea hauek grabatu eta zuzenean emititzen hasten bada? Zein muga jarri nahiko dituzte hau ez gertatzeko? Frekuentzia inibidoreak erabiltzen hasi beharko dira? Telebistan baino azkarrago ikusiko ahal izango ditugu gertaerak bideoan? Telebistan ikusten ez ziren ekitaldi eta gertaera zuzenean jarraitzeko eta emititzeko aukera izango dugu? Galdera asko eta erantzun gutxi, ekin diezaiogun esperimentatzeari, beti bezala denon mesedetarako!

 

Noticias

Cambio de oficina

News image

Con la primavera, en Elurnet hemos cambiado de oficina, después de pasar cinco años en Santutxu, hemos decidido irnos al centro de Bilbao, pensando que la nueva ubicación ...

berriak | Lunes, 18 Abril 2011

Gehiago

Blogariak.net

News image

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko ...

Elurnet | Martes, 19 Octubre 2010

Gehiago

Garatu 2010/2011: 2. Matrikula Epea

News image

Gaur, Irailak 6, Garatu ikastaroen bigarren matrikula epea ireki da eta zabalik mantenduko da Irailaren 24 arte.  Deialdi honetan Elurnetek emango dituen hurrengo bi ikastaroetan  eman dezakezu ...

Ikastaroak/Hitzaldiak | Lunes, 6 Septiembre 2010

Gehiago
-
+
2