Blogak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Teknologia berrien agerpenarekin pixkanaka-pixkanaka aisialdia, lan egiteko era zein ikasteko era aldatzen doaz. Interneten zabalkundea dela eta Irakasleak, jakintzaren iturri bakarra izateari utzi dio eta bere eginkizuna birdefinitu behar izan da.

Ikasketa prozesua gizarte-aktibitatea bezala hartzen da. Ikasle batek ez du irakasle eta liburuetatik soilik ikasten, baita komunikabide, ikaskide eta bestelako iturrietatik...

Hezkuntza joera berriek, ikasleari protagonismoa ematen diote elkarlanari garrantzi berezia emanez.

2005a inflexio puntu bat izan da web-aren eboluzioan, web 2.0ren agerpenarekin aurre-pausu handia eman da elkarlanerako tresnen garapen eta erabilpenean.


Helburuak

Helburu orokorrak

  • Web 2.0-rekin lotutako kontzeptuak dituen erabilerak ezagutzea.
  • Teknologia berrien joera berriak ezagutu.

Helburu zehatzak

  • Blog bat sortu eta erabiltzen ikasi.
  • Blogekin erlazionaturiko hainbat tresna erabiltzen ikasi.


Nori zuzendua

Blogak eta Web 2.0an interesa duen edozeinentzat.


Iraupena

4 Ordu


Edukiak

1. MODULUA
1.1. Firefox euskarazko nabigatzailea
1.2. Blogak
1.2.1. Definizioa eta blogaren kontzeptu orokorrak
1.2.2. Blogak sortzeko tresnak
1.2.3. Blogak sortzeko doaneko zerbitzuak.

2. MODULUA
2.1. Blogak jarraipean
2.1.1. Argazkien integrazioa blogetan.
2.1.2. Bideoen integrazioa blogetan.

3. MODULUA
3.1. Jarioak
3.1.1. Zer dira?
3.1.2. Nola aurkitu?
3.1.3. Nola erabili?

4. MODULUA
4.1. Beste hainbat zerbitzuen aipamena
4.1.1. Blog bilatzaileak (technorati)
4.1.2. Irudiak gordetzeko tokiak (flickr, 23hq)
4.1.3. Bideoak gordetzekoak (youtube, euskaltube)
4.1.4. Estekak gordetzekoak (del.icio.us, bildu)
4.1.5. Informazioa (zabaldu.com)
4.1.6 Informazio entziklopedikoa (wikipedia)