| Informazioaren kudeaketa parte hartzailea eduki sindikazioari esker |
|
|
|
|
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
Helburu orokorrak Interneteko tresna askok eskaintzen dute sindikazioa eta horren ondorioz hauek guztiak aukeratu, egoki definitu, iragazi, antolatu, kudeatu eta erabiltzen ikastea da helburua. Helburu operatiboak
Informazio kudeatzaileak, komunikazio arduradunak, garatzaile, marketing arduradun eta orokorrean interneti begiratzen dioten enpresa, elkarte edo talde orori.
12 Ordu |



