| Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia batzuk |
|
|
|
|
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia hauek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatueetan sakonduko da nahiz eta aipatutako besteak ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarritutako proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa pertsonek irakurtzeko gaitasuna izango dute baina baita makinek ere. XHTML erabiltzen da informazioari balio semantikoa emateko, azken finean XHTML XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu. Helburu orokorrak Web semantikoa minuskulaz zer den ezagutu eta gure ingurunea mikroformatuak, RDFa eta GRDDL gure aplikazio, web gune edo jarduerari balio erantsia gehitzeko erabiltzen ikasi.
Garatzaile, diseinatzaile, eta orokorrean Interneti begiratzen dioten enpresa, elkarte edo talde orori zuzendua. Interneten agertzen ari diren teknologia semantiko hauek ezagutu nahi dituzten pertsonak orokorrean. HTML (edo XHTML) jakintza minimo batzuk edukitzea oso gomendagarria da.
12 Ordu
1. MODULUA
1.1. WEB SEMANTIKOA eta web semantikoa
1.2. Web semantikoaren teknologia ezberdinen aurkezpen laburra
1.3. Mikroformatuak zer dira?
1.4. Mikroformatu mota ezberdinak
1.4.1. Esteka formatukoak
1.4.2. Erlazioak adierazteko
1.4.3. Kokalekuak adierazteko
1.4.4. Kontaktuak adierazteko
1.4.5. Ekitaldiak adierazteko
1.4.6. Kritikak adierazteko
1.4.7. Eduki sindikazioa
1.5. Adibide praktikoak
1.5.1. http://microformats.org/wiki/examples-in-the-wild
1.5.2. http://microformats.org/wiki/implementations
2. MODULUA
2.1. Mikroformatuak erabiltzaile gisa
2.1.1. Operator tresna barra
2.1.1.1. Erabilpena
2.1.1.2. Erabiltzaile scriptak
2.1.2. Technorati Kitchen http://kitchen.technorati.com
2.2. Mikroformatuak sortzaile gisa
2.2.1. Microformats.org http://microformats.org
2.2.2. Structured blogging http://structuredblogging.org/
2.2.3. Tresna sortzaileak http://microformats.org/code/
3.MODULUA
3.1. Mikroformatuak garatzaile gisa
3.1.1. Mikroformatuak erabili eta inplementatzeko klase eta tresna ezberdinak
3.2. RDFa
3.2.1. Zer da?
3.2.2. Erabilpen posibleak
3.3. GRDDL
3.3.1. Zer da?
3.3.2. Erabilpen posibleak
|



