Wikiak eta tresna parte hartzaileak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatze dituzten. Horrek wikiak elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez informazio kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte, talde batean kudeaketa parte hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik hauen ezagutza, kudeaketa, ezarketa eta aplikaziorako jakintza izatea beharrezkoa da kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu.


Helburuak

Helburu orokorrak

Wiki eta groupware tresnak zer diren eta hauen erabilera bakoitzaren esparruan ingurunean nola egokitu edo erabili behar diren ezagutu.

Helburu zehatzak

  • Wikiak eta beste groupware tresnak zer diren ezagutu
  • Hauek sortzen dute kultura parte hartzailea ezagutu.
  • Erabilera teknikoa eta operatiboak ikusi.
  • Adibide praktikoen bidez bakoitzaren eremurako baliagarriak izango diren aplikazio posibleen jabe egin.
  • Erabili daitezkeen tresnak eta aplikazioak ezagutu.


Nori zuzendua

Dokumentazioa eta antolaketa parte hartzaile, berritzaile eta banatu bat egiteko interesa duten enpresa, elkarte eta taldeko pertsonentzat.

Iraupena

12 Ordu

Edukiak

1. MODULUA

1.1 Wikiak eta elkarlanerako tresnen
1.2 Wikiak zer dira.
1.3 Groupware tresnak zer dira.
1.4 Wikiek eta beste tresnek sortzen duten elkarlan esparrua.
1.4.1 Ezarpena
1.4.2 Arazoak
1.4.3 Aukerak
1.4.4 Nola gauzatu

2.MODULUA

2.1 Wikiekin lan egiten
2.1.1 Edizio prozesua
2.1.2 Gestioa
2.1.3 Mantenua
2.1.4 Arazoak

3.MODULUA

3.1 Groupware tresnekin lan egiten
3.1.1 Edizio prozesua
3.1.2 Gestioa
3.1.3 Mantenua
3.1.4 Arazoak