Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elurnet-k idatzia   
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 16:24etan

ubuntuOrain arte, erabiltzaile arruntenentzako arrotza eta zaila zena erabilerraza bilakatzen hasi baita eta errealitate bihurtu Ubuntu linux banaketari esker. Ubuntu da azken boladan oihartzun izugarria izan duelako. Gainera, dauden aukeren artean erabiltzen errazena da eta laguntza lortzeko bide eta aukera gehiago dituena. GNU/Linux sistemen zergatia eta orokorrak zaizkion zenbait tresnen ezagutza, Ubunturen filosofia, Ubuntuk berez ekartzen dituen tresnen ezagupena eta laguntza lortzeko bideak izango dira ikastaroaren ardatza.

Lekua: UEUren Ikastetxe Nagusia. Otaola hiribidea, 1. 20600 EIBAR

Nori zuzendua: Erabiltzaile arruntei zuzendutako ikastaroa litzateke, hau da, ezagutza informatikoa minimo bat duen erabiltzaile ororentzat, windows-en ibili dena eta horren ordez librea den beste aukera bat¡probatu nahi duena. Etxeko zein bulegoko erabiltzaileak izango ditu helburu.

Izen ematea: UEUren webgunean

Helburuak

  • GNU/Linux sistema eta kode libreko filosofiaren ezagutza.
  • Ubunturen mahaigaina eta erabilpen arruntenak ezagutu.
  • Ubuntuk berez ekartzen dituen tresnen erabilpena.
  • Software libre diren beste tresna batzuen instalazioa eta erabilpena.
  • Laguntza lortzeko bideak ezagutu eta erabili.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Nahiz eta praktikak izango duen interes handiena. Praktika batzuk:

  • Kode lerroaren ezagutzarako zenbait ariketa sinple.
  • Programa ezberdinen erabilpen arrunta.
  • Programen instalazioa.

Nori zuzendua
Erabiltzaile arruntei zuzendutako ikastaroa litzateke, hau da, ezagutza informatikoa minimo bat duen erabiltzaile ororentzat, windows-en ibili dena eta horren ordez librea den beste aukera bat¡probatu nahi duena. Etxeko zein bulegoko erabiltzaileak izango ditu helburu.

EGITARAUA

Ubunturi Sarrera

  • Kode irekiaren fundamentuak eta kontzeptuak
  • GNU/Linux banaketa ezberdinak eta Ubuntu proiektua
  • Komando lerroa zer da.
  • Komando ezagunenak eta hauen erabilera sinple bat.
  • Script sinple baten sorkuntza.
Ubunturen mahaigana
  • Mahaigaineko osagaiak
  • Erabiltzaileak sortzen
  • Aplikazioak gehitu/ezabatu
  • Tracker bilaketa tresna
Internet erabiltzen
  • Sarea konfiguratzen eta Internet erabiltzen
  • Interneten nabigatzen. Firefox
  • Posta elektronikoa. Thunderbird
  • RSS harpidetzak. Thunderbird
  • Aldibereko mezularitza. Pidgin
Eguna: maiatzaren 11a (astelehena)
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Egitaraua:

Bulegoko aplikazioak (Openoffice)

  • Writer oinarrizko eragiketak
  • Calc oinarrizko eragiketak
  • Impress oinarrizko eragiketak
  • Math oinarrizko eragiketak
  • Aplikazio gehigarriak: Evince (PDF irakurlea), Scribus.
Eguna: maiatzaren 18a (astelehena)
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Egitaraua:

Mahaigaina eta aplikazioak pertsonalizatzen

  • Mahaigaina pertsonalizatzen
  • 3D efektuak
  • Fitxategien kudeaketa Nautilus erabiliz
  • Pakete-kudeatzailea: Gehitu/Kendu aukera erabiltzen. Synaptic erabiltzen. Komando lerroaren bidez (apt-get/aptitude)
  • Software jatorriak
Irudien kudeaketa
  • gThumb
  • Gimp
  • F-spot
Eguna: maiatzaren 25a (astelehena)
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Egitaraua:

Musika eta bideoen kudeaketa

  • Musika erreproduzitzen (Rhythmbox)
  • Musika erauzten (Sound juicer extractor)
  • Audio edizioa (Audacity)
  • Bideoak ikusten (Totem)
  • Online bideoak ikusten (Firefox eta pluginak)
  • Diskoen grabazioa (Brasero)
Ubuntu laguntza
  • Sistemaren laguntza
  • Online laguntza
  • Komunitatearen laguntza
Irakaslea: Gorka Julio Hurtado, Informatika ingeniari teknikoa. Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L. UEUko kidea.

ARGIBIDEAK MATRIKULAZIORAKO:

  • Matrikula egin: orri honen behealdean izena eman dezakezu.
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 104,00 euro. Ikasle eta langabetuak: 93,60 euro eta UEUko bazkideok 78,00 euro.
  • Matrikularen ordainketa: Matrikula egitean web gunean bertan agertzen dira matrikula ordaintzeko argibideak.
  • Matrikularen onarpena: Matrikula ez da onartuko ordainketa egin arte. Ordainketa jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz.
  • Partaide kopurua: 10 lagun gutxienez, 20 gehienez.
Izena emateko epea: martxoaren 30era arte. Izen eman
 

Berriak

Bulego aldaketa

News image

Udaberriarekin batera, Elurnet bulegoz  aldatu dugu, bost urte Santutxun igaro ondoren, Bilboko zentrora joatea erabaki dugu, kokapen berria bai guretzat, bai gure bezeroentzat erosoagoa izango dela pentsatuz.   Hemendik aurrera ondorengo helbidea ...

berriak | Astelehena, 2011ko apirilak 18

Gehiago

Blogariak.net

News image

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko ...

Elurnet | Asteartea, 2010ko urriak 19

Gehiago

Garatu 2010/2011: 2. Matrikula Epea

News image

Gaur, Irailak 6, Garatu ikastaroen bigarren matrikula epea ireki da eta zabalik mantenduko da Irailaren 24 arte.  Deialdi honetan Elurnetek emango dituen hurrengo bi ikastaroetan  eman dezakezu ...

Ikastaroak/Hitzaldiak | Astelehena, 2010ko irailak 6

Gehiago
-
+
2