Esku Era jardunaldiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elurnet-k idatzia   
Osteguna, 2009(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 21:44etan

Esku Era LogoaBihar Esku-era jardunaldietan egongo da Elurnet-eko Gorka Julio hizlari moduan, Aukerak eta esperientziak atalean. Bertan egongo dira baita Funky Projects-eko jendea eta Iñaki Dorronsoro. Facebook erabiltzen baduzu bertaratuko zaren edo ez adierazi dezakezu Esku-era ekitaldian, nahiz eta ez den beharrezkoa izen ematea inon.

 

Sorkuntzaren inguruko jardunaldi hauetan guk eramango dugun gaia Ziberekintzailea naiz eta zu? izango da. Sare eta komunitateak komunikatzeko, erlazionatzeko, sortzeko, bizitzeko sortzen ditugu eta Internetek, sare horiek antolatu eta eraikitzeko aukera gehiago ematen diguten tresnak eskaintzen ditu. Sare eta komunitate birtualen garai hauetan ziberekintzaile izatera behartuta gaude. Testuinguru honetan pertsonen, taldeen eta erakundeen papera aldatu egiten da. Gauzak egin, sortu, komunikatu, erlazioak egiteko erak aldatu egiten dira eta horietara egokitu eta erabiltzen ikasten jakin behar dugu.

 

Ziberekimen bat aurrera eramateko kanpaina bat nola egin daitekeen, tresna interesgarrienak ezagutu, sorkuntza azkartu edo hobeto egin ahal izateko elementu katalizatzaileak zein diren jakin eta Interneteko sarean gure ekimenak aurrera nola eraman izango dira aurkezpen honen elementu garrantzitsuenak.

 

Berriak

Bulego aldaketa

News image

Udaberriarekin batera, Elurnet bulegoz  aldatu dugu, bost urte Santutxun igaro ondoren, Bilboko zentrora joatea erabaki dugu, kokapen berria bai guretzat, bai gure bezeroentzat erosoagoa izango dela pentsatuz.   Hemendik aurrera ondorengo helbidea ...

berriak | Astelehena, 2011ko apirilak 18

Gehiago

Blogariak.net

News image

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko ...

Elurnet | Asteartea, 2010ko urriak 19

Gehiago

Garatu 2010/2011: 2. Matrikula Epea

News image

Gaur, Irailak 6, Garatu ikastaroen bigarren matrikula epea ireki da eta zabalik mantenduko da Irailaren 24 arte.  Deialdi honetan Elurnetek emango dituen hurrengo bi ikastaroetan  eman dezakezu ...

Ikastaroak/Hitzaldiak | Astelehena, 2010ko irailak 6

Gehiago
-
+
2