| Software Askea jardunaldiak Donostian |
|
|
|
| Elurnet-k idatzia |
|
Donostiako Sustapenak azaroaren 27an eta 28an Software Libreari buruzko jardunaldia antolatu du. Horrela, tokiko enpresa-sarea eta Software Libreko enpresa-komunitatea elkartzeko puntu interesgarria izango da. "Software Librea. Negozio-aukera berrietarako ate irekia" izenburuarekin, bi egunetan aukera izango dute software librea erabiltzen eta garatzen duten ekimen, erreminta eta enpresa nagusiek elkar ezagutzeko, aztertzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko.
Jardunaldiaren helburua da, sektore anitzeko ikuspegitik, software libreak, lehiakortasuna hobetzeko erreminta nagusi gisa, tokiko enpresa-sareari eskaintzen dizkion aukerak eta onurak aurkeztea. Praktikoki, bertaratutakoak enpresen errealitate berrira gerturatuko ditugu, software librea negoziorako benetako aukera izateaz gain, enpresaren errentagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko baliabide nagusietariko bat dela erakuste aldera.
Lekua: Cemei eraikinean (Portuetxe, 23-Donostia-San Sebastián) Nori zuzenduta: Software librean oinarritutako teknologia berriek negozioari eskaintzen dizkioten aukerak ezagutu nahi dituzten enpresentzat. Bereziki kontuan izango dira tokiko enpresek eskainitako erremintak eta zerbitzuak, enpresen premien benetako irtenbide gisa. |






