Teknologia
Elgg euskaraz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elurnet-k idatzia   
Astelehena, 2009(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an 13:26etan

elgg_logoElgg sare sozialak sortzeko tresnaren euskarazko hizkuntz fitxategi guztiak eta estandarrak ez diren zenbait pluginenak gehitzen dituen lokalizazioa (0.1 bertsioa) igo dugu. Elurnetek komunitatetik hartzen du, baina era beran, komunitatean ekarpenak egin nahi ditu. Hau beraz gure ekarpen txikia. Probatuta badago ere, gauzak asko findu behar dira oraindik. Hala ere, nahiko erabilgarria da jada.

Aldaketarik egiten badituzue, aldaketa horiek, komentarioak, iritziak etab. gorka[abildua]elurnet.net helbidera egin ditzakezue. Zuen aldaketak bidali eta koordinatu ondoren Elgg-ko orri ofizialean eta elurnet.net orrian igoko ditugu. Parte hartzeko beste erarik ikusten baduzue edo lokalizazioan gehiago sartu nahi baduzue, esan eta saiatuko gara bideratzen.

Fitxategiak jaitsi

Bertsioen izendapenak

  • 0.1 Bertsioa: Ia %100ean, depurazio falta, proba gehiago falta, zuzenketa eta terminologian aldaketak egon daitezke.
  • 0.5 Bertsioa: %100 ean, zuzenketa gehiena eta terminologian adostasunak.
  • 0.9 Bertsioa: %100 itzulia, zuzenketa guztiak eginda. Azken ukituak.
  • 1.0 Bertsioa: %100 itzulia, zuzenketa eta proba guztiak eginda.
Espero denontzat interesgarria izatea
 
Etxekoandroid 09 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Gorka-k idatzia   
Ostirala, 2009(e)ko uztaila(r)en 17-(e)an 16:36etan

androidEtxekoandroid'09 bilkura izan da gaur Donostian. Etxekoandroid Android erabiltzaile eta garatzaile talde batek sistema eragile honen inguruko informazio elkartrukea egiteko bilkura bat da. Bertan Gorka Julio (Elurnet), Juanan Pereira (Proyelia), Aitzol Naberan (CodeSyntax), Mikel Kerejeta (Tagzania), Iñaki Arizmendi eta Leire Bardají (i2Mapp), Maite Goñi (Jakintza ikastola).

Bilkura zuzenean emititu dugu eta etxetik 12 pertsonako media batek jarraitu eta parte-hartu ahal izan du. Gai ezberdinak izan dira Firmware eguneraketak, Enpresa 2.0 erabilerako tresna interesgarriak, Tagzania aplikazioa, GPS nabigatzaileak, zerbitzarien monitorizazioa... Giroa oso atsegina izan da eta etxekoandroid komunitate hasi berria jaio dela esan daiteke. Bilkurako Bideoak eta argazkiak hemen ikus ditzakezue.

 

 
Software Askea jardunaldiak Donostian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elurnet-k idatzia   
Donostiako Sustapenak azaroaren 27an eta 28an Software Libreari buruzko jardunaldia antolatu du. Horrela, tokiko enpresa-sarea eta Software Libreko enpresa-komunitatea elkartzeko puntu interesgarria izango da. "Software Librea. Negozio-aukera berrietarako ate irekia" izenburuarekin, bi egunetan aukera izango dute software librea erabiltzen eta garatzen duten ekimen, erreminta eta enpresa nagusiek elkar ezagutzeko, aztertzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko.
Gehiago irakurri...
 


Berriak

Bulego aldaketa

News image

Udaberriarekin batera, Elurnet bulegoz  aldatu dugu, bost urte Santutxun igaro ondoren, Bilboko zentrora joatea erabaki dugu, kokapen berria bai guretzat, bai gure bezeroentzat erosoagoa izango dela pentsatuz.   Hemendik aurrera ondorengo helbidea ...

berriak | Astelehena, 2011ko apirilak 18

Gehiago

Blogariak.net

News image

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko ...

Elurnet | Asteartea, 2010ko urriak 19

Gehiago

Garatu 2010/2011: 2. Matrikula Epea

News image

Gaur, Irailak 6, Garatu ikastaroen bigarren matrikula epea ireki da eta zabalik mantenduko da Irailaren 24 arte.  Deialdi honetan Elurnetek emango dituen hurrengo bi ikastaroetan  eman dezakezu ...

Ikastaroak/Hitzaldiak | Astelehena, 2010ko irailak 6

Gehiago
-
+
2