| Elurnet Bazkaria 2.0 ekitaldian egon zen |
|
|
|
| Elurnet-k idatzia |
| Asteartea, 2009(e)ko urtarrila(r)en 20-(e)an 14:49etan |
|
Aurtengo edizioa EITBko sede berrian izan zen eta bertan ehun pertsona baino gehiago bildu ginen ezagutu eta ideiak elkar trukatzeko. Bi tandatan proiektu eta pertsona interesgarri batzuk ezagutzekoaukera izan genuen eta ondoren sagardotegian txuletoia jateko aukera ere egon zen. Horien artean, Elurneteko Gorka Julio egon zen, Haritz Rodriguezekin batera, Arraytxiki web laborategia eta Publikatu publizitate sarea proiektu pertsonalak aurkezten.
Hemen bertan ateratako argazki batzuk eta baita ekitaldiko bilduma osoa ere.
Ezagutu eta hitz egiteko aukera izan genuenen zerrenda amaigabea da, ona hemen batzuk Vicomtech, Soulbilbao, Novisline,ETB3, Animatu, Domain Protect, B5M, Hostinet, EiTB, Porpoco.es, Kulturweb, ITnet, Sareblog, Lost In TV, Agoranet, CodeSyntax, Plootu, Ideateca, Safecreative, Bitarlan, J1CK, Lotura , Iurismatica, Ideame eta abar luze bat. |










