Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial berria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elurnet-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko urtarrila(r)en 21-(e)an 08:18etan

zutagu_banner

Zutagu sare sozial berria sortu duElurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.

 

Berriak

Bulego aldaketa

News image

Udaberriarekin batera, Elurnet bulegoz  aldatu dugu, bost urte Santutxun igaro ondoren, Bilboko zentrora joatea erabaki dugu, kokapen berria bai guretzat, bai gure bezeroentzat erosoagoa izango dela pentsatuz.   Hemendik aurrera ondorengo helbidea ...

berriak | Astelehena, 2011ko apirilak 18

Gehiago

Blogariak.net

News image

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko ...

Elurnet | Asteartea, 2010ko urriak 19

Gehiago

Garatu 2010/2011: 2. Matrikula Epea

News image

Gaur, Irailak 6, Garatu ikastaroen bigarren matrikula epea ireki da eta zabalik mantenduko da Irailaren 24 arte.  Deialdi honetan Elurnetek emango dituen hurrengo bi ikastaroetan  eman dezakezu ...

Ikastaroak/Hitzaldiak | Astelehena, 2010ko irailak 6

Gehiago
-
+
2