|
Escrito por Elurnet
|
|
Lunes 03 de Agosto de 2009 13:26 |
|
Elgg sare sozialak sortzeko tresnaren euskarazko hizkuntz fitxategi guztiak eta estandarrak ez diren zenbait pluginenak gehitzen dituen lokalizazioa (0.1 bertsioa) igo dugu. Elurnetek komunitatetik hartzen du, baina era beran, komunitatean ekarpenak egin nahi ditu. Hau beraz gure ekarpen txikia. Probatuta badago ere, gauzak asko findu behar dira oraindik. Hala ere, nahiko erabilgarria da jada.
Aldaketarik egiten badituzue, aldaketa horiek, komentarioak, iritziak etab. gorka[abildua]elurnet.net helbidera egin ditzakezue. Zuen aldaketak bidali eta koordinatu ondoren Elgg-ko orri ofizialean eta elurnet.net orrian igoko ditugu. Parte hartzeko beste erarik ikusten baduzue edo lokalizazioan gehiago sartu nahi baduzue, esan eta saiatuko gara bideratzen.
Fitxategiak jaitsi
Bertsioen izendapenak
- 0.1 Bertsioa: Ia %100ean, depurazio falta, proba gehiago falta, zuzenketa eta terminologian aldaketak egon daitezke.
- 0.5 Bertsioa: %100 ean, zuzenketa gehiena eta terminologian adostasunak.
- 0.9 Bertsioa: %100 itzulia, zuzenketa guztiak eginda. Azken ukituak.
- 1.0 Bertsioa: %100 itzulia, zuzenketa eta proba guztiak eginda.
Espero denontzat interesgarria izatea
|